Gurasoek diote arazo bat dudala baina, nire ustez, ez. Zergatik joan behar dut?
Gurasoekin ados ez egotea arazo bat izan ohi da … Ikuspegi desberdinak izateak aberastu egiten du, baina badirudi hori ez dela kasua. Etorri eta lagunduko dizuegu. Suspertun saiatuko gara jakiten zergatik ez duzuen egoera modu berean ikusten eta horrek zuen harremanean nola eragiten duen.
Ez dakit joan behar dudan edo gertatzen zaidana normala den …
Seguruenik, joatea pentsatzen ari bazara, arazoren bat sortzen ari zaizun zerbait dagoelako da, eta, beharbada, baita zure familiari ere. Erabakia zuk hartu behar duzu, duzun egoera baloratuta; ziur asko, zure gurasoak kezkatuta daude, eta ez dakite nola egin.
Nik ez daukat arazorik …
Ziur aski ez duzu arazorik izango, zure gurasoak kezkatuta egongo dira egiten duzun zerbaitengatik, eta ez dute nahiko arazorik izatea. Guk ere arazorik ez izatea nahi dugu, horretarako gaude. Beste programa batzuetan ez bezala, Suspertuk aurrea hartu nahi du, hau da, arazoak saihesteko.
Giltzapetu egingo naute edo nonbaiten sartu?
Programa anbulatorio bat da, astero hitzorduak izango dituzu. Suspertun uste dugu zaintzen eta estimatzen zaituzten lekuan egon behar duzula, ahalik eta modurik onenean garatzeko moduan.
Nekatuta nago mila lekutara joateaz ezertarako. Suspertu desberdina izango delako?
Programan parte-hartzea bateratua da. Suspertun denok lan egingo duzue. Zu alde batetik, eta zure familia bestetik. Bilatzen ditugun aldaketak globalak dira.
Gurasoekin egon beharko dut? Ziur nago joaten banaiz eta hitz egiten badut denaz jabetuko direla.
Susperturen taldea bereizita dago. Bi pertsona ari dira kasu bakoitzarekin lanean: nerabeena bata, eta familiena bestea. Bakoitzari esleitzen zaizue. Eta profesionalak garen aldetik kode deontologiko bat daukagu, konfidentzialtasuna mantentzera behartzen gaituena, inork ez du jakingo Suspertun zer hitz egiten duzun.