Jokabide antisozialak

Jokabide antisozialtzat joko da arau sozialen urraketa islatzen duen eta/edo besteen aurkako ekintza den edozein jokabide. Leku publikoetan egiten diren ekintza bandaliko horien adibide dira, pertsonak borrokatzea edo erasotzea, edo lapurretak eta ebasketak. Batzuetan, jokabide horien ondorio judizialek familia-harremanak hondatzen dituzte, eta zaildu egiten dute eskola-egokitzapena eta garapen pertsonala nerabezaroan.