Gero eta kezka handiagoa dago teknologia berrien erabilerei eta gehiegikeriei buruz.
Internet, sare sozialak, berehalako mezularitzako aplikazioak edo bideojokoak desegoki erabiltzeak eskola-errendimendua jaistea, lo egiteko orduak galtzea eta gizartea isolatzea eragin dezake. Gainera, batzuetan, familia-bizikidetzaren narriadura gerta daiteke, "Pantailen" erabileraren kudeaketaren ondorioz.