Nire semea marihuanarekin "harrapatu" dut, ez dakit goiz den baliabide batera joateko.
Suspertu arazoei aurrea hartzeko erantzun bat da, jar zaitez harremanetan eta azter dezagun kasua. Detekzio eta esku-hartze goiztiarrak babesleagoak dira nerabearentzat.
Nire alabak uko egiten dio edozein baliabidetara joateari. Zer egiten dut?
Batzuetan, gurasoak izaten dira saioa bakarrik hasten dutenak. Susperturen taldeak gurasoekin batera lan egiten du familia-egoera hobetzeko eta seme-alaba nerabeen arriskuak gutxitzeko.
Lehen ere esan dizut porruak txarrak direla, eta interneteko informazio asko pasatu dizut; zer gehiago egin dezaket?.
Informazioa faktore garrantzitsua da arrisku-jokabideak prebenitzeko, baina berez ez da nahikoa. Nerabeen ongizate psikologikorako landu daitezkeen arloak hainbat dira.
Nire semeak porroak erretzen ditu, baina ez dut uste Gizakia Proiektura joateko dagoenik.
Gure taldeak ere ez du sinesten. Suspertu arrisku-jokabideak prebenitzeko programa bat da, ez adikzioen tratamendu bat. Arlo pertsonala, familiakoa, eskolakoa/lanekoa eta soziala/komunitarioa lantzen ditugu, helduarora jokabide arriskutsurik gabe igarotzea errazteko. Ez dugu mendekotasunetik lan egiten, baina substantzien kontsumoa saihesten saiatzen gara.
Ez dakit zer gertatzen zaion nire semeari, ez du nirekin hitz egin nahi baina oso triste ikusten dut, errendimendu akademikoan jaitsiera nabarmena da eta oso oldarkor dago, zer gertatzen zaio?
Suspertun, egoera azaltzeko eta gertatzen ari dena aztertzen laguntzeko gune bat eskainiko dizugu, familia bakoitzarentzat banakako erantzun bat diseinatzen saiatuz. Garrantzitsua iruditzen zaigu zuri entzutea eta azaltzea zer eta nola egiten dugun, eta, beraz, lehen elkarrizketa honek ez du kostu ekonomikorik.