Esku-hartze orokorra

Esku-hartze orokorra

Suspertu programak nerabe bakoitzaren eta bere familiaren behar eta ezaugarri berezietara egokitutako esku-hartze indibidualizatua eskaintzen du. Hainbat fasetan diseinatu eta denboralizatuta dago: hasierako eskaria; ebaluazioa; banakako jarduketa-plana egitea; esku-hartzea eta azken ebaluazioa.

Nerabeen errealitatea osatzen duten eszenatokiak barne hartzen dituen hezkuntza-esku-hartze integrala proposatzen du. Faktore indibidualetatik (norberaren gaitasunak edo nortasun-aldagai desberdinak) hasi eta hurbilen dauden testuinguruetaraino (familia, eskola, berdinen taldea edo auzoa).