Eskola-jazarpena

Eskola-jazarpena

Eskola-jazarpena denboran zehar izandako jokabide multzo bat da (psikologikoak, fisikoak edo sexualak), jasaten duen pertsonarengan ondoez esanguratsua sortzen duena eta hezkuntza-eremuan gertatzen dena. Eskola-jazarpenaren ondorioak oso larriak izan daitezke, ez bakarrik jazarpena jasaten duenarentzat, baita jazarpena eragiten duten pertsonentzat, ikusleentzat eta, oro har, hezkuntza-sistemarentzat ere.

Eskola-jazarpena prebenitzeko ezinbesteko faktoreak dira balioetan heztea, gizarte-trebetasunak garatzea, enpatia eta emozioak ezagutzen eta erabiltzen trebatzea.