Drogen kontsumoa

Drogen kontsumoa

Nerabezaroan drogen kontsumoa prebenitzea bereziki garrantzitsua da. Nerabeen garuna bereziki ahula da drogen eraginen aurrean. Alkohola, tabakoa edo kalamua bezalako substantziak laster kontsumitzen hasteak etorkizunean substantzia horiekin edo beste batzuekin arazoak sortzea errazten du. Zenbat eta lehenago hasi, arriskua handiagoa da.

Hala, bada, oso garrantzitsua da gutxienez edozein droga kontsumitzen hasteko adina atzeratzea lortzea. Gainera, nerabezaroan drogen kontsumoarekin batera beste arazo garrantzitsu batzuk ere izaten dira askotan, hala nola arazo pertsonalak, institutuko arazoak, familia-gatazkak, sexu-jokabide arriskutsuak, etab. Drogen kontsumoa prebenitzea baliagarria izan daiteke horrelako portaerak prebenitzeko ere.

Drogen kontsumoa