Arazoaren adierazleak

Gazteen edo harremanean ikus daitezkeen jokabideak dira adierazleak, gelditzeko eta esku hartzeko eta arreta eskaintzeko beharra adieraz diezaguketenak, egoera ahalik eta ondoen bideratu ahal izateko. Adierazle horietako batzuk honako hauek izan daitezke:

Adierazle fisikoak: funtsezko aldaketekin dute zerikusia, adibidez, aldaketa fisikoarekin, hala nola pisuaren galera edo irabazi handia, itxura orokor okerragoa, begi-zuloak, higiene pertsonalaren axolagabekeria … Adibidez, drogak, alkohola eta abar kontsumitu ondoren (begi gorriak, begi-niniak bereziki zabalduta edo uzkurtuta, logura, motorra moteltzea, mandibula-tentsioa, izerdia eta/edo gehiegizko tenperatura …).

Adierazle psikologiko-emozionalak: gogo-aldarte asaldatuak, motibaziorik eza, antsietate-depresioa, diskurtso inkoherentea, ezegonkortasun emozionala … oro har, nolabaiteko zailtasuna du gertatzen zaiona edo nola sentitzen den ordenatzeko eta azaltzeko, baina, gainera, badirudi ez duela gertatzen zaionaren gaineko kontrolik. Isolatuta meustatzen da, ez du partekatu nahi eta kontaktua baztertzen du. Suminkortasuna erakusten du gu hurbiltzen saiatzean, eta jokabide oldarkorragoak, errespetu faltak, neurriz kanpoko oihuak, irainak eta indarkeria agertzen dira. Arauak ez onartzea eta mugatzea, eta horrek kontrola galtzea dakar.

Bizi-ohitura osasungarriak eta egunerokoak izateko zailtasunak: bizi-desegituraketa, ohituren eta zereginen funtsik eza. Aisialdiko jarduera motibatzaileak bertan behera uztea, kanpoko zein barruko ordenari eusteko zailtasuna.

Adierazle sozialak: erreferentziazko taldea aldatzea, lagun-taldean jokabide arriskutsuak identifikatzea, harreman afektibo egonkorrak modu malkartsuan uztea … hurbileko zirkuluarekiko haustura edo urruntze garrantzitsua.

Eskola-adierazleak: eskola-errendimendua nabarmen jaistea edo abandonatzea eta absentismoa, eskola-gatazka edo portaera-arazoak ikasgelan.

Adierazle ekonomikoak: kontrolik eza alderdi ekonomikoan, ebasketak, objektu pertsonalen salmenta baimenik eta gainbegiratzerik gabe. Justifikatutako jatorririk ez duten eta ondasun materialetan gero eta interes handiagoa duten diru-kopuruak.

Arazoaren adierazleak