Joan den ostiralean, apirilaren 12an, Garikoitz Mendigutxia Sorabilla Suspertu taldeko lankideak tesi hau defendatu zuen: "Arrisku egoeran dauden nerabeekiko esku hartzearen eraginkortasunaren ebaluazioa prebentzio egokituko programa batean".
Tesiak baliozkotu egin zuen Suspertu Programaren eraginkortasuna banakako problematikari, familia eremuari, eskola eremuari eta aisialdi eremuari osotasunean heltzean, arrisku jokabideekin batera, prebentzioan osagai anitzeko esku hartzeen garrantzia azpimarratuz.
Deustuko Unibertsitateko Ana Estevez Gutierrez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Alfonso Arteaga Olleta eta Cadizeko Unibertsitateko Esperanza Vergara Moragues epaimahaikideek bikain kalifikazio gorena eman zioten defendatutako lanari eta Cum Laude aipamenari.
Ekitaldian Gizakia Helburu Fundazioko presidentea, zuzendaritza taldea eta Suspertu Programako kide guztiak izan ziren.
Tesiaren edukia webgune honetako argitalpenen atalean kontsulta dezakezu.
Arrisku egoeran dauden nerabeekiko esku hartzearen eraginkortasunaren ebaluazioa prebentzio egokituko programa batean
16/05/2024