Suspertuk 2022-2023 ikasturteko ikasgelak itxi ditu

 Suspertuk  2022-2023 ikasturteko ikasgelak itxi ditu
2023/06/23 | Suspertu


Suspertu programak beste ikasturte batez ixten ditu 2022-2023ko prebentzio esku-hartzeen ateak.

Beste ikasturte batez, Suspertu Nafarroako ikastetxeetako ikasgeletan sartu da drogen kontsumoa, ausazko jokoak eta kirol apustuak prebenitzeko hitzaldiak eta tailerrak emateko.

Aurreko ikasturtean baino ordu gehiago eman dira, eta 3.000 ikasle baino gehiagorekin partekatu dira esperientziak. Nafarroako Foru Komunitateko 27 ikastetxeetan 6000 km inguru zeharkatu dira. 

Gainera, 30 ordu baino gehiago eman dira familiei zein profesionalei zuzendutako hainbat prestakuntza tailerretan.

Gizarte Zerbitzuek, Ikastetxeek, Guraso Elkarteek eta beste erakunde batzuek gure prebentzio lanean erakutsitako konfiantza eskertu nahi dugu Suspertu taldetik. Datorren ikasturtean elkar ikusten jarraitzea espero dugu.
 

Zerrendara itzuli