Suspertu Programak 25 urteko ibilbidearen datuak aurkeztu ditu

Suspertu Programak 25 urteko ibilbidearen datuak aurkeztu ditu
2022/04/29 | Suspertu
Suspertu Programak joan den apirilaren 28an aurkeztu zituen komunikabideen aurrean azken 25 urteotan izandako ibilbidearen datuak. Hona hemen daturik aipagarrienak:

* Hogeita bost urte hauetan 2888 nerabe artatu dira. Batez besteko profila 17 urteko gizon batena da ( % 76), Iruñerritik datorrena, bere familiarekin bizi dena, ikasten ari dena, eta programan parte hartzeko arrazoi nagusia, ordena honetan: drogen kontsumoa, familia-gatazkak eta eskola-eremuko arazoak.

* 2010. urteaz geroztik, 1.500 ordu baino gehiago eman ditugu ikastetxeetan, Nafarroako Foru Komunitateko 100 ikastetxe ingurutan banatuta, eta 16000 ikasle inguruk hartu dute parte. Gainera, 2.000 senideri baino gehiagori zuzendutako hitzaldiak eta tailerrak egin dira, eta prestakuntza espezifikoa eman zaie Nafarroako hainbat profesionali.

* 25 urteotan 5.000 senide inguru artatu ditugu SUSPERTUn, gehienak artatutako nerabeen gurasoak. Batez besteko profila 50 urteko (aita) eta 47 urteko (ama) bikote batena da, ezkonduak, oinarrizko edo erdi-mailako ikasketak dituztenak, besteren konturako langileak eta Iruñeko arroan bizi direnak.
 

Zerrendara itzuli