Suspertu Programa Nafarroako Parlamentuan

Suspertu Programa Nafarroako Parlamentuan
2021/11/17 | Suspertu

Garikoitz Mendigutxia Sorabilla, Suspertu Programaren ordezkari gisa, Nafarroako Parlamentuan izan zen, Nafarroako gazteen ausazko jokoen prebentziorako proiektuaren berri emateko. Agerraldian, aurtengo martxoan aurkeztutako txostenaren ondorioak emateaz gain ("Nafarroako gazteen ausazko jokoen errealitatera hurbiltzea"), "Apustu egitea ez da kirola" kanpainari buruzko informazioa eman zen. Kanpaina hori Nafarroako gazteei zuzenduta dago kirol arloan.
Agerraldi osoa webgune honetako "hedabideetan" ataleko estekan jarraitu daiteke.
 

Zerrendara itzuli