Proyecto Hombre Navarra Fundazioak bigarrenez jaso zuen Bikaintasunaren Nafarroako Saria, Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioaren eskutik. Gainera, FPHNren kudeaketa "Urrezko Kudeaketa Aurreratua" gisa onartu zuen, eta, horrela, emandako kalitate-zigilu gorena berritu zuen.
Suspertu Programan eskerrak eman nahi dizkiegu aintzatespen hau posible egin duten guztiei. Finantzaketan laguntzen duten pertsonei, profesionalei eta boluntariotzari. Eta, bereziki, eskerrak eman nahi dizkiegu gure erakundean konfiantza izaten jarraitzen duten pertsonei, hala nola nerabeei eta haien familiei edo hurbilekoei.