Nafarroako Gazteriaren Institutuak ongizate emozionalerako aholkularitza bat jarri du abian Nafarroako gazteentzat, osasun mentalari buruzko premiei banan-banan erantzungo dien laguntza eta arreta psikosozialeko sare bat eskaintzeko. Helburua da gazteek gai horri buruzko laguntza-baliabide espezifikoak eta eskuragarriak izateko egindako eskaerari erantzutea.
NGIak inplementatutako aholkularitza arreta psikosozialerako sare bat bezala planteatzen da, zeinetan Nafarroa osoko 16 eta 30 urte arteko gazteek euren behar emozionalak asetzeko babesa topatu ahal izango duten. Interesdunek euren egoera azaldu ahal izango dute NGIko orrialdeko “Ongizate emozionala” sekzioan erabilgarri jarritako kontsulten atalean, zeinetan egoera laburki azaldu dezaketen, bestelako derrigorrezko baldintza batzuekin batera (adina, kontaktu telefonoa, etab.).
Ordutik aurrera, pertsona bakoitzak Itxaropenaren Telefonoarekin (erakunde kolaboratzailea) atxikitako pertsonalaren aldetik banakako arreta jasoko luke, gazte erabiltzaile bakoitzak bidalitako posta zuzenean jasota izango dutelako. Profesional horiek pertsona erabiltzailearekin kontaktuan jarriko dira, eta erantzun bat emango diote, hala badagokio: orientabidetik, aholkularitzatik, informazio-hornikuntzatik, etab., edota arrisku handiagokoak liratekeen egoera haiek prebenitzera bideratutako bestelako esku-hartze mota bat proposatuz.
Erantzuna, gehienez, 12 orduko epe batean emango da.