Nafarroako Adikizioak Prebenitzeko IV. Plana

Nafarroako Adikizioak Prebenitzeko IV. Plana
2025/10/17 | Suspertu

Nafarroako Gobernuak urriaren 15ean onartu zuen Nafarroako Adikzioak Prebenitzeko IV. Plana. 2025 eta 2030 bitartean garatuko den plan berria Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak gidatu du, eta Suspertu Programak parte hartu du.

Plana lau ildo estrategikoren inguruan egituratzen da, eta hauek dira lehentasunezko helburuak:

  • arrisku kontsumoak eta bestelako adikzio jokabideak murriztea, bai eta komunitatean dituzten ondorioak ere.
  • drogen kontsumoari eta mendekotasuna eragiten duten beste jokabide batzuei lotutako arriskuaren pertzepzioa handitzea, eta adingabeen kontsumoarekiko tolerantzia soziala murriztea.
  • substantziak kontsumitzen hasteko adina eta/edo mendekotasuna sor dezaketen jokabideak prebenitzea edo atzeratzea.
  • adikzioekin lotutako osasun arloko desberdintasunak murriztea.

Helburu horiekin batera, planak substantziarik gabeko adikzioei arreta espezifikoa ematea proposatzen du, hala nola joko patologikoari, pantailen erabilera problematikoari eta kirol apustuei.

Jarduera eta helburu horiek guztiak lortzeko, IV. Prebentzio Planak adikzioen arloko ikerketa bultzatzea eta adikzioen prebentzioan inplikatutako sektoreetako profesionalen etengabeko prestakuntza espezializatua sustatzea aurreikusten du.

Suspertu Programako profesionalak Planaren aurkezpenean izan ziren Iruñeko Kondestablean, gizarte- eta toki-erakundeetako profesionalekin batera.

Plan osoa web gune honetako "argitalpenak" atalan kontsultatu daiteke. 

Zerrendara itzuli