Gazte Boluntarioendako Auzolandegiak

Gazte Boluntarioendako Auzolandegiak
2023/04/25 | Juventudnavarra.es

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bitartez eta beste autonomia erkidegoekin eta Nazioarteko Boluntarioen Zerbitzuarekin (NBZ) batera, bultzatu egiten du Nafarroako gazteen parte-hartzea hainbat modalitate eta tokitan egiten diren auzolandegietan. Jarduera hauen helburua da bizikidetza, tolerantzia eta lankidetza-espiritua indartzea eta zuen esku jartzea eskualde desberdinetako kultura, historia eta ohiturak, baita naturarekin harremanetan bizitzea ere, ingurumen eta kirol jardueren bidez. Auzolandegiak alderdi soziala duten proiektuak dira, hainbat jatorritako gazteek borondatezko lanarekin eta eskuzabaltasunez garatuak. Haietan beste herrialde batzuetako gazteen pentsamoldea eta bizimodua ezagutzen ahal duzu, eta zure laguntzari esker, beste herrialde batzuetako neska-mutilekin batera, bultzada ematen ahalko diezu zenbait elkartasun-proiekturi. Auzolanaren egitekoarekin batera, aisia eta kultura jarduerak egiten dira, bizikidetza, elkartasun eta tolerantzia balioetan oinarritutako esperientzia bat bizitzeko aukera eskainiz.

https://www.juventudnavarra.es/eu/2023ko-gazte-boluntarioendako-auzolandegiak

Zerrendara itzuli