Aurten ere, Suspertu Programak Nafarroako ikastetxe askotako ikasgeletara eraman du bere prebentzio lana, eta uda iristearekin batera, ikasturtea amaitutzat ematen dugu.
Ikasturte honetan, taldeak esku-hartze zuzeneko 260 ordu baino gehiago eman ditu 3000 ikasle baino gehiagorekin, Foru Komunitate osoan banatutako 27 ikastetxetan.
Suspertu programatik eskerrak eman nahi diegu Gizarte Zerbitzuei, irakasle-taldeei, Guraso Elkarteei eta gure lanean konfiantza duten erakunde laguntzaile guztiei. Espero dugu datozen ikasturteetan zeregin bateratu honekin jarraitu ahal izatea.